Solasaldiak
Literatur solasaldiak
Irakurtzen duzuna beste irakurle batzuekin partekatzea gustukoa duen horietakoa bazara, informazio hau interesatuko zaizu.
Nola funtzionatzen du?
- Bi talde daude: Solasaldiak euskaraz eta solasaldiak gaztelaniaz
- Hilabetean behin biltzen gara, hautatutako liburu bati buruz mintzatzeko.
- Koordinatzaile batek zuzendutako ordu eta erdiko saioak izaten dira.
- Liburutegiak ahaleginak egingo ditu tituluaren aleak eskuratzeko taldeko irakurleei banatzeko. Ezinezkoa izango balitz, talde kideen artean moldatu beharko dira.
- Informazio gehiago nahi baduzu, galdetu liburutegian
Eduki publikatzailea
Atzealdea Erlojugilea. Asier Serrano
Erlojugilea / Asier Serrano
“X segundoak” denbora gelditu du garun itxurako Estatuan. Pertsonak, autoak… denak geldi daude infinitua dirudien argazki batean. Eremu mortu horretan, aldiz, jainko txiki bat bezala, aske mugitu ahal izango da nobela honetako protagonista, erlojugilea. Iragan politikoak eta, batez ere, pertsonalak setiatuta, lehenaldiarekin hainbat kontu kitatzeari ekingo dio hiriburutik alde egin aurretik. Bere ihesaldi bakartia ordea, zentzuz aldatuko da neskatiko bat aurkitzen duenean lehenik, eta gizon bat ondoren.
Ordutegia: 19:30 :21:00
Dinamizatzailea: Ane Mayoz
Aplikazio habiaratuak
DLYFormulario
Formulario expirado