Literatur solasaldiak
Irakurtzen duzuna beste irakurle batzuekin partekatzea gustukoa duen horietakoa bazara, informazio hau interesatuko zaizu.
Nola funtzionatzen du?
- Bi talde daude: Solasaldiak euskaraz eta solasaldiak gaztelaniaz
- Hilabetean behin biltzen gara, hautatutako liburu bati buruz mintzatzeko.
- Koordinatzaile batek zuzendutako ordu eta erdiko saioak izaten dira.
- Liburutegiak ahaleginak egingo ditu tituluaren aleak eskuratzeko taldeko irakurleei banatzeko. Ezinezkoa izango balitz, talde kideen artean moldatu beharko dira.
- Informazio gehiago nahi baduzu, galdetu liburutegian
Ipuin hautatuak. Mercé Rodoreda
Ipuin hautatuak /Mercé Rodoreda
Garaiko emakume idazleekin gertatzen zenaren eredu izan zen Rodoreda eta urte luzez bere obra ez zen nabarmendua izan. Azkenean baina, 1980an Kataluniako Letren Ohorezko Saria irabazi zuen. Sari hori eskuratu zuen Kataluniako lehenengo emakumea bihurtuz. Zegokion aitorpena atzeratu zuten arrazoiak ezberdinak izan ziren: emakume izatea, munduan ezezaguna zen hizkuntzan idaztea, katalana, debekatutako hizkuntza zena bere sorterrian era berean, Rodoredak jaso zuen hezkuntza ez-formalak, erbestean bizi izanak eta bere bizimoduak garaiko moldeekin bat ez zetozenak izan zirelako.
Ordutegia: 19:30 :21:00
Dinamizatzailea: Ane Mayoz