Solasaldiak
Literatur solasaldiak
Irakurtzen duzuna beste irakurle batzuekin partekatzea gustukoa duen horietakoa bazara, informazio hau interesatuko zaizu.
Nola funtzionatzen du?
- Bi talde daude: Solasaldiak euskaraz eta solasaldiak gaztelaniaz
- Hilabetean behin biltzen gara, hautatutako liburu bati buruz mintzatzeko.
- Koordinatzaile batek zuzendutako ordu eta erdiko saioak izaten dira.
- Liburutegiak ahaleginak egingo ditu tituluaren aleak eskuratzeko taldeko irakurleei banatzeko. Ezinezkoa izango balitz, talde kideen artean moldatu beharko dira.
- Informazio gehiago nahi baduzu, galdetu liburutegian
Eduki publikatzailea
Atzealdea Pausoa noiz luzatu. Andoni Egaña
Nobela honetan gailurreraino darama Andoni Egañak guztiz berezkoa duen diztantziarako eta zehar-esanerako maisutasuna. Frai Kandidoren bizitza kontatzen du bertan. Bi argazkik mugatzen dute bizitza hori: 1930ekoa da bata, Jacako matxinadaren ondoren Francok epaitzen du; 1960koa da bestea, Zarauzko Lanbide Eskolako sortzaile gisa, Francok Eskolari eman dion saria jasotzera doa. Bi argazki horien artean mugitzen da nobela. Bi argazki eta bizitza ulertzeko modu bat.
- Ordutegia: 19:30 - 21:00
- Gidaria: Ane Mayoz
Aplikazio habiaratuak
DLYFormulario
Formulario expirado