Mailegua

Mailegua

Zerbitzua erabiltzeko ezinbestekoa da bazkide txartela izatea

Bazkide txartelarekin 3 liburu eta 3 material berezi (ikus-entzunezkoak, Cd-Rom etab) hartu ahal dituzu zure udal liburutegian; 5 liburu eta 5 material berezi (ikus-entzunezkoak, Cd-Rom etab) sareko gainerako udal liburutegietan.

Mailegutako dokumentuak hartu dituzun liburutegian itzuli behar dituzu.

Dokumenturen bat galtzen baduzu, horren berdina erosi beharko duzu hilabeteko epearen barruan liburutegira bueltatzeko. Horrela egin ezean, ezin izango duzu bazkide txartela erabili.

 

Epeak

Liburuak itzultzeko epea 21 egunekoa da.

Material bereziak (ikus-entzunezkoak, Cd-Rom etab) itzultzeko epea 7 egunekoa da.

Itzultzeko epea amaitu ondorengo atzerapenak postaz jakinaraziko ditugu eta zigortu egingo dira. Oso berandutzen denari edota beti berandu dabilenari bazkide txartela kendu egingo zaio.

 

Erreserbak

Gehienez bi dokumentuen erreserba egin dezakezu, katalogoa kontsultatzeko orrialdean. Erreserbatutako dokumentuak liburutegira iristen direnean telefonoz jakinaraziko dizugu. Erreserbatutako materiala jasotzeko bi eguneko epea izango duzu. Horrela egin ezean erreserba bertan behera utziko da.

 

Oharra: Erreserba ez da mailegu eskaera
 

Erreserba soilik dokumentua maileguan dagoenean egin liteke. Dokumentua erabilgarri baldin badago mailegu eskaera egin behar da.

Dokumentuak deskargatu

Nola erreserbatu [pdf]

 

Buzoia, maileguak itzultzeko aukera

Liburutegia itxita dagoenean edo presaz ibiltzen zarenean eta liburutegira igotzeko astirik ez duzunean, utz ezazu bueltatzeko duzuna plazan dagoen buzoian.