Mintzoan Kux-kux
Mintzoan kux-kux (Lehen Bularretik Mintzora)
Haurren irakurketa ohitura sustatzea du helburu. Galtzagorri elkarteak, 0-6 urte bitarteko haurrentzat sortutako egitasmo honek, eskola, gurasoak eta liburutegia elkarlanean eta harremanetan jartzen du.
Irakurketa klubak
Galtzagorri elkarteak sortutako irakurzaletasuna sustatzeko ekimenak dira. Ekintza honetan guraso eta haurrak elkarrekin joaten dira liburutegira, Galtzagorriko dinamizatzaile batek zuzendutako irakurketa saioetan parte hartzera.
Saio hauen helburua bikoitza da: alde batetik, gozatzeko une bat sortzen da, ipuin, kantu, olerki eta hitz jolasekin heldu eta haurrek ondo pasatu dezaten; bestetik, gurasoen prestakuntza bilatzen da. Horretarako, EHGLko baliabideak erakusten, eta kontatzeko moduak azaltzen. Azken batean, helduak seme-alabekin literatura modu autonomoan lantzeko gai senti daitezen nahi da.
Guraso eta haurrek ekimen batzuk burutzen dituzte elkarrekin, hala nola, irakurketa ozenak, liburuen aurkezpenak, irakurritako liburuei buruzko komentario eta gomendioak, eta beste hainbat ekimen lasai, liburuak ezagutuz gozatzeko.
Hernaniko Liburutegian 2023
Adina: 3-5 urteko haurrentzako taldea izango da.
Noiz: urtarriletik ekainera, hilean behin bilduko gara, hilaren 3. ostegunetan izango da. 6 saio guztira. Ikusi data zehatzak
Ordua: 17:00etan
Lekua: liburutegiko Txiki-txokoan.
Edukiera mugatua izango da, izen-ematea Udal Liburutegian bertan
Informazio gehiago