Nobedadeak
Sentitu testurak
Sally Payne
Munstroak kaltzontzilloak jantzita
Claire Freedman
Munstroak beldurgarriak dira, eta maite dute gaizkia, baina ongi gordeta kolkoan bere sekretu txikia. Izan ezazu munstroen sekretuaren berri istorio irrigarri eta zoro hauekin. Aurrerantzean ez diezu sekula berdin begiratuko!
0-4 urtekoak (urdina)

Protesta
Eduarda Lima
Gauetik goizera, xomorrorik ñimiñoenetatik hasi eta etxeko abereetaraino, oihan basetatik gure herriko ibairaino, isiltasunak durundi egiten du nonahi. Entzun dezakezu? Istorio honek dei egiten dio irakurleari, kutsaduraren eta alferrik xahutzearen aurka batu gaitezen, beste batzuek geroago bilduko dutena orain erein dezagun.
+5 urte (gorria)

Uhin baten istorioa
Muxi Garai Alonso
Uhinak sortu, bidaiatu eta ur ertzean desagertzen dira betiko.
Ipuinak Biarritzen azken zipriztinak bota nahi dituen uhin baten bidaia kontatzen digu.
Alegia berezi honek abentura harrigarriak bizitzera eramango ditu gure protagonista apartak, eta elkarrekin ohartuko dira heriotzak ez duela zertan beti zerbait tristea izan, maitasunez, adiskidetasunez eta oroitzapen politez betetako abentura handi baten parte ere izan daitekeela.
+8 urte (berdea)

Otsorik gabeko basoa
Goiatz Labandibar Arbelaitz
Laida beti beldurtu izan dute otsoek. Gurasoek haiei buruzko beldurrezko istorioak kontatu izan dizkiote ttiki-ttikitatik: Pelloren ardi guztiak jan zituen otso zitalarena, txanogorritxuren amona askaritarako jan zuenarena... Gauza bakarrak lasaitzen du Laida: bere etxe inguruan ez dagoela basorik. Badago jolas-parke bat eta bidegorri bat erreka baten ondoan. Txirrindan eta patinetan ibiltzera joaten da hara. Eta, batzuetan, errekan bizi diren ahateei ogi puska batzuk ematera.
+5 urte (gorria)

Aita liburu bat idazten ari da
Tomás Dirgela
Nire izena Haritz da eta aita idazlea dut. Berak haurrentzako liburuak idazten ditu bere bulegoan. Baina, zergatik deitzen dio bulego ez badu lanik egiten bertan dagoenean? Haritzek ez du ulertzen zergatik ez duen aitak idazten. Bere bulegoko alde batetik bestera dabil! Bien bitartean, aitak ez du inspiraziorik aurkitzen hasi den liburua amaitzeko… Zer gertatzen da ezer gertatzen ez denean?
+5 urte (gorria)

Eskuen dantza
Hervé Tullet
Irudiekin jolasteko jolas-liburua, jolasaren bidez parte-hartzea sustatzen duena. Gaia eskuen mugimendua da, eta horren bidez formekin eta koloreekin sortzen den interakzioa.
Liburuak ez du istorio lineal bat, baina badu egitura progresibo bat: hasierako orrialdeetan proposamen sinpleak ageri dira eta, pixkanaka, erritmoa eta intentsitatea handituz doaz, amaieran dantza baten antzera bukatzeko. Orrialde bakoitzak irakurleari ekintza bat proposatzen dio: eskuak jartzea, mugitzea edo formekin jolastea. Testuak proposamen horiek gidatzen ditu, eta irudiek —kolore bizi eta trazu espontaneoekin— dinamismo hori indartzen dute. Ilustrazioek forma geometrikoak, puntu eta marrak, kolore-blokeak eta tarteka eskuen irudiak erakusten dituzte, eta orrialde osoa betetzen dute hondo zurian. Testua eta irudia elkarrekin osatzen dira, bata bestearen osagarri direlarik.
0-4 urtekoak (urdina)

Nina Peanut
Sarah Bowie
¡Soy Nina Peanut! Futura superestrella mundial, experta cocinera de pizza congelada, mente creadora de ideas geniales y dueña del gato más apestoso del mundo.
Ah, también grabo vídeos increíbles y pa-ra-na-da-es-tú-pi-dos protagonizados por patatas con cara. Y aunque sé que pronto se harán supervirales, ahora mismo solo los ven mi abuela y mi mejor amigo.
Mi sueño es ser tan popular como mi eneamiga Megan Dunne, que graba contenido ABURRIDÍSIMO de su mimada perra Princesa Trixie Bell.
+8 urte (berdea)

Gata a la fuga!
Aaron Blabey
¿Qué ocurre cuando LA INFLUENCER FELINA MÁS FAMOSA DEL MUNDO es acusada de un crimen que no ha cometido?
¡Que CUQUI CAT se da a la fuga!
+8 urte (berdea)

Calle del chicle 5
Mikolaj Pasinski
En la comunidad de vecinos de la calle del Chicle, 5 ocurren muchísimas cosas. Suenan instrumentos musicales entre ronquidos atronadores. En la escalera flota aroma de pastel recién hecho, se oyen golpes, chirridos y bullicio. Cada vecino tiene su mundo propio y diferentes aficiones, nunca se molestan y viven en armonía. ¡Anímate a visitarlos! Conoce a los vecinos de este edificio peculiar, algo locos y estrafalarios, siempre alegres y amistosos.
+5 urte (gorria)