Haurrak Nobedadeak duen edukia.
Medusa begi bistan
Bat pat
Fogvillen auzoko berriak dauzkagu: Gordon ahizpak Ilun Enean bizitzen jarri dira, etxe handi abandonatuan (denok sorginduta dagoela uste dugun hartan). Gainera, hirian Pertseoren estatua baliotsu bat erakutsiko duen erakusketa izango da, eta badakigu lapur bat hura lapurtu nahian dabilela. Ahizpa beldurgarriekin eta lapur kezkagarriarekin...onik aterako ote gara?
+8 urte (berdea)
Iker ikerlaria eta fantasia liburua
Xabier Olaso
Gaia: Irudimenaren indarra eta asmamenerako gaitasuna Girotzea: Ikerren logela eta Bilbo Laburpena: Irakurle fin-fina da Iker ikerlaria. Erraldoi ere bilaka daiteke, oinak lurrean, liburua eskuetan eta burua… hodeietan. Irakurriz abentura miresgarriak bizi izaten ditu. Ezagutu nahi duzu horietako bat?
+ 5 urte (gorria)
Karl Marxen kapitala
Joan Riera
Nork ez ditu ipuinak gustuko? Karlos aitonari istorio bat kontatzeko eskatu diote bilobek: ez zaldunik ez printzesarik, ez errege ez herensugerik, egiazko istorio bat baizik. Eta hala hasiko zaie aitona, hain aspaldi ere ez dela gertaturiko zerbait kontatzen, oraindik ere munduko hainbat txokotan gertatzen den zerbait. Frederiko, Rosa eta lankideen borroka da hau.Nork esan du ekonomia gauza konplikatua denik? Hona Marxen teoria ekonomikoaren oinarrizko printzipioa ezagutzeko istorio bat, umeentzako eta hain ume ez direnentzako ipuina.
+ 8 urte (berdea)
Sorginkeria izoztua
Maxe L' Hermenier
Zer dela-eta zara horren arraroa, Isaline? -Egia esatea nahi baduzu, sekretu bat daukat, baina inork ez du jakin behar... sorgina naiz! Abentura honetan elurretako txangoa egitera joango naiz. Thomasekin denbora igarotzeko modu ederra, baina... orduantxe, doi, sorginek magia-azterketa egin nahiko didate! Amama etorriko zait sorginkeria-ikasgaiak ematera, eta, hori asko ez dela, Laurie gogaikarria nire logelan geratuko da. Amorragarria! Bestalde, ikasle berri bat etorriko da eskolara eta denon arreta bereganatuko du, Thomasena bereziki..
+ 8 urte (berdea)
Iritsi gara
Jasone Osoro
Telesailaren 6.0 denboraldiko pertsonaien istorioak ekarriko dizkigu liburu honek. Bat-batean, kamioi bat gurutzatu da errepidean eta auto-ilarak sortu ditu. Uste baino gehiago luzatuko da itxaronaldia, eta dozenaka autobusek eta kotxek geldirik eta zain egon beharko dute. Auto batean daude Zuri, Eli, Gari eta Julen; autobusetako batean, berriz, Danel, Eider, Eneko, Maddi, June eta Igor. Aimar amarekin doa autoz..
+ 8 urte (berdea)
Vertzingetorixen alaba
Renne Goscinny
Asterixen abenturetan lehendabiziko aldiz neska gazte batek esku hartuko du. Adrenaline begirada tinkoa eta gorpuzkera argala eta altua aurkezten duen neskatxa ile gorriduna da. Pertsonaia hori Asterix, Obelix eta Idefixekin batera agertzen da komiki berri honen azalean.
+ 8 urte (berdea)
Belatz-begiaren misterioa
Roberto Santiago
Sevilla La Chicaco historia osoan lehen aldiz, lau talde handi arituko dira elkarren aurka lehian, gabonetako torneo batean: Real Madrid, Barça, Atletico de Madrid… eta Soto Alto.
Eta haurren kategoriako futbolean lehen aldiz, belatz-begiaren teknologia erabiliko dute partidetan. Baina Sevilla La Chicaco herria pintadaz josten ari da norbait
+8 urte (berdea)
Gente ( poco) corriente
Mikel Casal
Nico nos presenta a la gente de su barrio, los personajes cotidianos con los que se cruza todos los días: Daniela, una enamorada de los gatos; Sara, la librera; Mike, un loco del surf… A primera vista, todos parecen muy normales, muy corrientes, pero si uno profundiza un poco, si uno sabe mirarlos con ojos nuevos, las personas adquieren un valor especial que los hace irrepetibles. Un libro de una ternura y de una inteligencia que no pasarán desapercibidos para nadie. Un libro en el que la diversidad, la tolerancia y el amor al prójimo se viven con toda naturalidad. Y con una sonrisa.
+ 5 urte (gorria)
Frankitxoren maskota berria
Alaine Agirre -Xabier Mendiguren
Bost lagun dira Munstroen Eskolako ikasleak: Hagintxo, Mamutxo, Sorgintxo, Frankitxo eta Neskaotso. Eta haien irakaslea Andereño Herminia. Guztien bizitzak eta komeriak ezagutu ahalko dituzu orain Munstro Txikien istorioak irakurriz. Sorgintxok arazo bat dauka. Sorgin batengan espero denaren kontra, ez da gaiztoa, ez maltzurra, ez ankerra. Hori dela-eta, behar bezain okerra izan dadin saiatuko dira bai eskolan, bai eskolatik kanpo, baina sorgin traketsa izaten jarraituko du, sentibera eta maitagarria; hala ere, txarretan txarrena da gixajoki bat egingo duela laguna…
+8 urte (berdea)
Lehenengo musuaren zain
Antton Kazabon
Aimar bizi den etxe-blokea bizi-bizia da. Bizilagun gutxi izan arren, beti daukate saltsaren bat. Aimar askotan arduratzen da Maria eta Junkal alabaren katua zaintzeaz, eta ordainetan, gainera, azken boladan, diru pixka bat ere ematen diote. Gazte koadrila bat ere bizi da bertan, musika toperaino jarrita, bizilagunak batzuetan aztoratzen dituztenak. Jaione eta Leire bikote dira, eta aurki ekarriko dute umetxo bat Txinatik. Mikel eta Argiñe neba-arrebak ere Aimarren egunerokoan oso presente daude, Mikelek askotan burla egiten diolako, eta Aimarren amak Argiñe begi onez ikusten ez duelako. Edozein modutan, Aimarrek, azken boladan, bizilagun batekiko interes berezia du: Uxue. Eta beregana hurbiltzeko, Emilio katua oso lagungarri izango zaio.
+ 8 urte (berdea)