Haurrak Nobedadeak duen edukia.
Onin eta baleen festa
Ibon Martin
Kaixo! Onintza naiz. Irrikatzen nengoen zu berriz ikusteko. Parte hartu duzu inoiz galeoi zahar baten eraikuntzan? Guk bai. Gure azken abenturak Albaola ontziolara eraman gintuen Erik, ni eta gure lagun guztiak.
Hartu beroki lodi bat eta zatoz gurekin. Kanadako kostalderaino nabigatuko dugu, gure arbasoek baleak ehizatzen zituzten tokia ezagutzeko.
Goazen, itsasontzia abiatzear da-eta!
+8 urte (berdea)
La actriz desaparecida
Lauren Magaziner
Carlos está convencido de que esta es su oportunidad para lanzarse a investigar y demostrar a su madre que se ha convertido en todo un detective. Pero el tiempo se le acaba y necesitará tu colaboración. ¿Podrás ayudarle a encontrar a la actriz, capturar al culpable de su desaparición y salvar a sus amigos antes de que lo descubran?
+ 8 urte (berdea)
Liburutegi hauetan
Euskal Herriko animaliak
Asier Gorostidi eta Igor Sarralde
Hobekien kontserbatzen den Kantauriko basoetako batera sartzear zaude, gure lurraldeko tontorrik garbienera igotzear, gure habitat guztietako animalia bitxienak ezagutzear, baita ia ikusezinak direnak ere. Iberiar penintsularen iparraldeko hainbat ekosistema eta bertan bizi diren ia espezie guztiak ezagutu ahal izango dituzu orrialde hauetan.
+ 5 urte (gorria)
Liburutegi hauetan
Arkara sartzeko ilaran
Antonis Papatheodoulou
Bi saguk bi animalia-bikoterekin egin dute topo. Haiei entzunda, Noeren Arkaren istorioa jakiten dute: uholdearen eta planetaren urperatzearen iragarpena, ontziaren eraikuntza… Ilaran aurrera, errinozero, pelikano, tximeleta, jirafa, krokodilo eta abarren artetik doazela, gero eta nahastuago daude, sinetsi ezinik, lehen euri-tantekin larritu egiten dira… egoeraren benetako testuinguruaz konturatzen diren arte.
+1 urte (urdina)
Liburutegi hauetan
Traviesagirl
Jose Carlos Andres
Erika es una niña normal… buena, muy buena. ¡ES TAN BUENA! Pero cuando llega a casa se convierte en… ¡TRAVIESAGIRL! Y sigue siendo ella misma. Pero un poco más traviesa. “Ni tan buena ni tan mala, ahora hago lo que me da la gana”. Pero lo importante es que siempre siempre, Erika seguirá siendo… ELLA MISMA.
+5 urte (gorria)
Basoan barna
Ainara Azpiazu
Gaztetan ehiztaria izan ondoren, zahartutakoan, argazkilari bihurtutako aitonaren eta bilobaren istorio da hau, xume bezain dotore kontatuta. Basoak eta bertako bizitzak erakarrita, aitonaren eskutik naturaren lilura ezagutuko du neskatxak.
+ 5 urte (gorria)
Liburutegi hauetan
Una gran familia
Elisenda Roca
¡Hola! Soy Violeta. Tengo un perro travieso que se llama Cepillo. Con mis amigos y amigas estamos preparando una fiesta en el barrio. Aquí viven familias muy distintas. Pero hay una cosa que nos hace iguales: todos nos ayudamos y nos queremos. Somos una gran familia. ¿Nos acompañas?
Por cierto, ¿habéis visto dónde se ha escondido Cepillo?
+ 7 urte (gorria)
Triangelua naiz!
Yaiza Etxarri Rama
Irudi berri bat jaio da, baina ez da besteak bezalakoa. Triangelua da, baina denek borobil bat bezala ikusten dute. Lortuko al du besteek triangelu bat bezala ikustea? Emozioz beteriko bide batean murgilduko gara txikiarekin batera.
Transexualitatea genero-estereotiporik gabe lantzeko ipuin bat.
+ 5 urte (gorria)
Alvaro bere erara
Montserrat del Amo
Alvaro argalxka, beltzarana eta ezkertia da; bi zurrunbilo ditu ilean eta, berbontzia eta atsegina izateaz gain, beso bat bestea baino motzagoa du. Baina Alvaro pozik bizi da, ezkerrarekin zoragarri konpontzen da eta. Gainera, eskuinean ez du azkurarik ez minik! Hala ere, gauza izango ote da Alvaro trabak gainditzeko eta lehiaketaren bat gainditzeko ikastetxean antolatzen direnen artean?
+ 5 urte (gorria)
Bisita
Antje Damm
Bakarrik eta beldurtuta bizi da Elise. Egun batean, zerbait arraroa sartuko zaio hegan leihotik etxe barrura. Eta biharamunean bisita bat izango du: dena aldatuko dion bisita…
Istorio atsegin eta eder bat, non jakin-minez beteriko ume batek andre baten bakardadean muturra sartzen duen. Horrela, nahi gabe, umeak argia eta kolorea ekartzen ditu andrearen bizitzan.
+ 5 urte (gorria)