Nobedadeak

Haurrak Nobedadeak duen edukia.

Cuenta conmigo

Cuenta conmigo

Miguel Tanco

 

 

En la casa de nuestra joven protagonista cada uno tiene una afición. A papá le encanta pintar, mamá es una apasionada de la entomología, su hermano se está convirtiendo en un músico virtuoso… Ella, a pesar de que ha experimentado con múltiples actividades, solo encuentra diversión con aquello que a tantos niños ha perseguido hasta el último septiembre de sus vidas:

+ 5 urte (gorria)

Liburutegi hauetan

Adur haizearen beldur

Adur haizearen beldur

Pamela Butchart

Adur BETI zegoen kezkatuta.
Kezka eragiten zioten lagunik gabeko galtzerdiek, katagorri gaiztoek, askatutako lokarriek? Baina kezkarik handiena HAIZEAK eragiten zion.
Adurrek Maia ezagutu zuen, eta lagunak egin ziren. Maiak ez zion beldurra EZERI.
Egun haizetsu batean, Maiak kanpora joan nahi izan zuen jolastera, eta haizeak airean eraman zuen Adur!
Itzuli zenean, Adur guztiz aldatuta zegoen?

+ 1 urte (urdina)

Liburutegi hauetan

Zakarruko

Zakarruko

Anjel Lertxundi

Inork ez du bere izenik gogoratzen, Zakarruko deitzen diote denek. Harroa omen da, egoskorra, beti kopetilun dago: petralduta bizi da bere buruarekin eta munduarekin.

Baina Zakarruko benetan ote da hain pertsona zakarra?

+ 8 urte (berdea)

Liburutegi hauetan

 

El misterio del sello millonario

El misterio del sello millonario

Jordi Sierra i Fabra

Amadeo Bola, detective de seguros, no tiene ni idea, pero vale una pasta gansa y ha de descubrir dónde está o la compañía de seguros tendrá que pagar. Cuando descubre que es un sello, lo más pequeño que jamás habrá tenido que buscar, se desata la locura en la mansión Montes de Oca.

+ 8 urte (berdea)

Liburutegi hauetan

Galaxien umea

Galaxien umea

Blake Nuko

Bizirik egotearen lilura, misterioa eta poza ospatzen dituen liburu ilustratu ederra eta indartsua. Galaxien umea atari poetiko bat da bizitzako galdera handien aurrean, jakin-minez beteriko gogo gazteak eta zaharrak piztuko dituena.

+ 5 urte (gorria)

Liburutegi hauetan

Tigrea amesgaiztoaren kontra

Tigrea amesgaiztoaren kontra

Emily Treti

Tigrea zorioneko umea da: munstro bat dauka ohe azpian bizitzen. Gauero, Tigrea eta Munstroa jolasean aritzen dira argiak itzaltzeko ordua arte. Jakina, Munstroa ez da sekula Tigrea ikaratzen ahalegindu, lagunek ez baitute halakorik egiten. Baina Munstroak norbait ikaratzeko premia du... munstro bat baita, azken finean. 

+ 5  urte (gorria)

Liburutegi hauetan

Egun gorriak

Egun gorriak

Esti Vivanco

Izar eta Ekhi hamabi urteko neba-arreba bikiak dira. Nahiz eta biek futbola maite duten, familiako kide batzuek tratu desberdina ematen diete. Horrez gain, Izar nerabezaroan sartuta dago bete-betean, eta bere gorputza zeharo aldatzen ari da. Izar bidean topatzen dituen oztopo guztiak gainditzen saiatuko da.

+ 9 urte (berdea)

Liburutegi hauetan

Untxiño laguntzaile aparta

Untxiño laguntzaile aparta

John Bond

Untxamak oso gutun garrantzitsu bat idatzi du. Nahi al duzu laguntzea? Botako al dut gutuna postontzira? Untxiño kontu handiz ibiliko da: ez dio autobusak ihes egingo, ez du gutuna galduko, eta jakina, ez da berandu iritsiko.

Untxiño ausartaren beste abentura bat.

+ 1 urte (urdina)

Liburutegi hauetan

Siberiako neskatila ausarta

Siberiako neskatila ausarta

Iñaki Zubeldia

Saglana, bost urteko neskatila, Siberiako etxalde bakarti batean bizi da aitona-amonekin. Aitona itsuak Siberiako abestiak eta ohiturak erakutsi dizkio. Eta animalia basatiak, hartzak eta otsoak, mantsotzen. Amonak zaldi gainean ibiltzen, eta animaliak gobernatzen. Gau batean amona konorterik gabe aurkituko du sukaldean. Zer egin hura salbatzeko...? Barruan dauzkazu neskatilaren abenturak.

+ 7 urte (gorria)

Liburutegi hauetan

Itsas azpiko sekretua

Itsas azpiko sekretua

Lur Gallastegi

Udako lehen egun horietako batean, Intza, bainujantzia bilatzen ari dela, zintzilikario zahar bat aurkitzen du etxean, ez daki ordea zintzilikario horrek zer motatako abenturak bizitzera eramango duen. Lagun arteko uda hau betiko gogoratuko dute Intzak eta bere lagunek, hori ziur. Ondarretako hondartzaren uretan murgilduta galduko du zintzilikarioa, bertan ur azpiko jauregi bat topatuz; eta, hasiera batean jauregia zena agian beste eraikin mota bat ote den ikertu beharko dute…
 
+ 9 urte (berdea)

Liburutegi hauetan