Nobedadeak

Haurrak Nobedadeak duen edukia.

Amona Vladimiraren urrezko hortza

Amona Vladimiraren urrezko hortza

Ignacio Sanz

Vladimira amona bitxia da. Clementino aitonarekin batera, armiarmen zirkua sortu zuen eta, sidekar motorrarekin, mundu osotik bidaiatu ziren beren ikuskizunarekin. Itzulipurdiak eta malabarismoak egiten ditu; harrituta uzten ditu guztiak. Urrezko hortza du, eta distira berezia izaten du hortzak bilobei bere abenturak eta istorioak kontatzen dizkienean. Bere bilobetako batek amona harrigarriaren iragan artistikoa eta amets zoroak gogoratzen ditu.

+ 9 urte (berdea)

Liburutegi hauetan

Txangoa bizikletan

Txangoa bizikletan

Mireia Canals

Emozioak ezagutzea eta adierazten jakitea oso garrantzitsua da bi urte eta erdi eta zortzi urte bitarteko umeentzat. Ane eta Xabierri gertatzen zaien abentura edo bizipen baten bidez, era askotako emozio eta sentimenduak antzeman, ikasi eta praktikan jartzeko aukera izango dugu.

+ 6 urte (gorria)

Liburutegi hauetan

Muxu bat lokartu aurretik

Muxu bat lokartu aurretik

Teresa Tellechea

Animalia kume bakoitza ezberdina da, baina denek nahi dute amaren muxu bat lokartu aurretik.

Kartoizko liburua.

+1 urte (urdina)

Liburutegi hauetan

Maite zaitut

Maite zaitut

Hélène Delforge

Amodioa. Egoera bat, aukera bat, ustekabe bat, sentimendu bat, sentsazio bat, emozio bat.
Maitasuna bizi egiten da, esan egiten da, kontatu egiten da, partekatu, maitasuna hasi egiten da, baita bukatu ere... batzuetan. Baina ez beti. Maitale adina amodio dago.

+ 9 urte (berdea)

Liburutegi hauetan

Muki bat, ttaka

Muki bat, ttaka

Elena Odriozola

Hasteko, sudur barruan zerbait lodi eta itsaskorra nabaritzen da. Gero, hatza sartzen da sudur barrunbean, gauza berde edo horixka bat kontuz-kontuz ateratzenko. Ondoren, ateratako mukiari begiratu, eta ahora sartzen da. Goxoa dagonenez, berriro mukia nahi. Horrela, familia bateko lau belaunaldi, nahiz emakume, nahiz gizon, kanta herrikoi ospetsu hau kantatzen ari dira. Album honek edozein adinetako mukijaleak gozatuko ditu, eta irakaspenen bat ere eskainiko die.

+0 urte (urdina)

Liburutegi hauetan

Xabierren lotsaren burbuila

Xabierren lotsaren burbuila

Kochka

Aldaira egin behar du Xabierren familiak, etxez aldatu. Eta agur esateko momentua da. Dena kutxaz betea dago. Xabier triste eta urduri dago: nola egingo ditu lagun berriak? Lotsak burbuila batean sarraraziko du pixkanaka-pixkanaka.

+ 6 urte (gorria)

Liburutegi hauetan

Azken lanhütarra

Azken lanhütarra

Nerea Loiola

Ziur dakit uraren zikloa ezagutzen duzula, guztia prozesu natural baten bitartez gertatzen dela sinetsarazi dizutela. Baina badakizu zer? GE-ZU-RRA. Gezurra da kontatu dizuten hori, edo ez da egia osoa behintzat. Oraire naiz, laino-gidari bat. Lanhütar bat. Azken lanhütarra. Milioika izan ginen garai batean, baina orain, norbaitek lagundu ezean, desagertu egingo gara betiko…

+9 urte (berdea)

Liburutegi hauetan 

Nire amama umea da, ni bezala

Nire amama umea da, ni bezala

Alaine Agirre

Mundu guztiak dio nire amama oso zaharra dela, baina bai berak eta bai nik badakigu, barru-barruan, ume bat daukala ezkutatuta."" Alzheimerraren seme-alabekin hitz egin dezakezu modu samur, sentikor eta dibertigarrian? Alaine Agirrek eta Ainara Azpiazuk amona eta bere biloba eta istorio hunkigarria ekartzen digute helduek ezarritako kodeetatik haratago maitasuna eta ulermena.

+ 5 urte (gorria)

Liburutegi hauetan 

Eltxo batek ziztatzen badizu

Eltxo batek ziztatzen badizu

Jordi Gastó. Christian Inaraja

Ziztada batzuen eragozpenak arintzen dituzten errimatutako erremedio dibertigarri horiek ez daude farmazietan, ez dira landareetatik lortzen ere. Ziztatzeari eta minari utz diezaiozun liburu hau irakurri behar duzu.

+ 0 urte (urdina)

Liburutegi hauetan

Elurrezko panpinen borroka

Elurrezko panpinen borroka

Rafael Calatayud Cano

Negu oso hotz batean, elur panpinak sortu dira mendi gailurrean. Hasieran hiru bola dira soilik, baina laster beren begiak, ahoak eta besoak egin dituzte harri eta adarrekin. Sudurra egitea baino ez zaienean geratzen, ordea, neba-arrebak banatzea eta elkarren aurka jokatzea eragingo duen lehia piztu da.

+ 8 urte (berdea)

Liburutegi hauetan