Haurrak Nobedadeak duen edukia.
Azken lanhütarra
Nerea Loiola
Ziur dakit uraren zikloa ezagutzen duzula, guztia prozesu natural baten bitartez gertatzen dela sinetsarazi dizutela. Baina badakizu zer? GE-ZU-RRA. Gezurra da kontatu dizuten hori, edo ez da egia osoa behintzat. Oraire naiz, laino-gidari bat. Lanhütar bat. Azken lanhütarra. Milioika izan ginen garai batean, baina orain, norbaitek lagundu ezean, desagertu egingo gara betiko…
+9 urte (berdea)
Nire amama umea da, ni bezala
Alaine Agirre
Mundu guztiak dio nire amama oso zaharra dela, baina bai berak eta bai nik badakigu, barru-barruan, ume bat daukala ezkutatuta."" Alzheimerraren seme-alabekin hitz egin dezakezu modu samur, sentikor eta dibertigarrian? Alaine Agirrek eta Ainara Azpiazuk amona eta bere biloba eta istorio hunkigarria ekartzen digute helduek ezarritako kodeetatik haratago maitasuna eta ulermena.
+ 5 urte (gorria)
Eltxo batek ziztatzen badizu
Jordi Gastó. Christian Inaraja
Ziztada batzuen eragozpenak arintzen dituzten errimatutako erremedio dibertigarri horiek ez daude farmazietan, ez dira landareetatik lortzen ere. Ziztatzeari eta minari utz diezaiozun liburu hau irakurri behar duzu.
+ 0 urte (urdina)
Elurrezko panpinen borroka
Rafael Calatayud Cano
Negu oso hotz batean, elur panpinak sortu dira mendi gailurrean. Hasieran hiru bola dira soilik, baina laster beren begiak, ahoak eta besoak egin dituzte harri eta adarrekin. Sudurra egitea baino ez zaienean geratzen, ordea, neba-arrebak banatzea eta elkarren aurka jokatzea eragingo duen lehia piztu da.
+ 8 urte (berdea)
66 cosas que sólo hacen las abuelas y loa abuelos
Harriet Fiziert
Las abuelas y los abuelos tienen mucha experiencia y saben hacer muchas cosas. En este libro descubrirás 66 de esas cosas que tantas veces hacen sin que nos demos cuenta. Y verás lo divertidos, sensibles, cercanos y geniales que son.
+0 urte (urdina)
Mikelek ederra egin du!
Paloma Sanchez
Bere etxeko lorategian, Mikelek hari bat topatu du Ilargitik zintzilik.
Jakin-minez, hariari tira egin dio, eta Ilargia mugitzen ikusi du. Aurkikuntza pozgarri horren ondoren, adiskide berriarekin munduari bira egitea erabaki du. Baina Mikel beldurtu egin da, hariari tira ahala, bere inguruan guztia desegiten ari dela ohartzean: Ilargia, izarrak, hodeiak... Azkenean, amari laguntza eskatu dio, eta bien artean dena ehundu dute berriz.
+6 urte (gorria)
El extarordinario viaje de Lucius Dumb
Toti Martinez de Lezea
«Los científicos más importantes del mundo recibieron un encargo muy especial: descubrir el instrumento capaz de convertir la Tierra en el lugar donde la gente pudiera vivir feliz». Así comienza esta fascinante historia que, mediante nueve relatos, nos lleva a descubrir los Derechos Humanos y a darles un tratamiento ameno y cercano a los niños. De la mano de Lucius Dumb descubriremos cómo los Derechos Humanos son nuestro mejor instrumento para hacer de este un mundo mejor.
+ 8 urte (berdea)
Izan zu zeu, Kosme
Simon Philip
Kosmek erabaki du ez dela beste untxiak bezalakoa izango. Pixkanaka hasi da, baina berehala bilakatu da dantzaldiko izarra. Izango al da gai besteei erakusteko zu zeu izatea dela egin dezakezun gauzarik onena?
+5 urte (gorria)
Badatoz piratak!
John Condon
BADATOZ PIRATAK! AZKAR! EZKUTATU DENOK! Tom zelatan dago. Itsasontzi bat ikustean, alarma jotzen du, baina han ez da agertzen piratarik. Denak daude Tomen abisuekin asper-asper eginik! Baina zer gertatuko da piratak BENETAN agertzen badira?
+0 urte (urdina)
Leihoko neska
Xabier Estevez
Lucasek bere urtebetetzean gurasoek oparitutako teleskopioa probatzea erabaki zuenean, ezin zuen imajinatu nolako ezustea izango zuen leihoaz bestalde.
Lantegi hondatu bateko kristal hautsien atzean, neska bat ikusiko du eta harekin harremanetan hasiko da, kartoietan idatzitako mezuen bidez. Denborarekin ulertuko du neska giltzapean dagoela, eta itxura batean ezin diola lagundu.
+8 urte (berdea)