Nobedadeak

Itzalen distira

Itzalen distira

Arrate Egaña

Oroitzapen gogaikarri bat atzean uzteko beharra duen preso ohia. Aitaren hileta-elizkizuna fede-krisi betean dagoen apaizaren esku utzi nahi duen andre ateoa. Leihotik ikusten duen neskatxa batenganako obsesioak jotako atsoa. Ehiztariek utzitako hondakinak garbitzeko ardura hartu duen neska parea. Iktus bat izan ostean azkenekoa izan litekeen bidaia aspergarria abiatu duen emakumea. Irakasle ohi batekin topo egitean nerabezaroko maitasun-istorio bat berpizten zaion gaztea. Fikzio-adikzioak pasadizo ero batean murgildu duen emakumea. Ezusteko albiste ilun batek argira daramatzan hiru andre.
  Liburutegi hauetan

 

 

Landa aldeko neskak

Landa aldeko neskak

Edna O´Brien

Nobela honek XX. mendearen erdialdeko landa-giroan jaiotako bi neskatilaren abenturak kontatzen ditu, haietako baten ahotik eta ikuspegitik, modu xume eta errealista batean. Caithleen eta Baba dira protagonistak, umetako lagun bi, ezin diferenteagoak biak. Caithleen baserrian bizi da, etxeko diru-sarrera apurrak jokoan eta edanean xahutzen dituen aita alkoholikoarekin, eta etxea ahal duen moduan gobernatzen ahalegintzen den ama nahigabetuarekin. Baba, bestalde, herriko albaitariaren alaba da, neskato harroputz eta berekoia, etengabe Caithleen mespretxatzen dabilena. 

 Liburutegi hauetan

 

 

 

Jainkoaren seme

Jainkoaren seme

Cormac McCarthy

Lester Ballard izaki ustela da. Bere infernurako bidea da hau. Ez da esperantzarik Tennesseeko baso goibeletan.Zergatik da, bada, hain nobela nabarmena? Faulknerren oinordeko behinenak idatzi duelako, humanitatearen akaberak zer dakarren erakusten digulako, uste baino gertuago ditugun Tennesseeko baso goibelei ere euskara darielako.Gau eremu ilunagorik egon balitz, aurkituko zukeen, dio narratzaileak. Zenbatetan ez garen ilunpean galdu. Lester Ballard izaki ustela da. Eta, halere, zu izan zintezke Lester Ballard.

Liburutegi hauetan

Lo que pasa de noche

Lo que pasa de noche

Peter Cameron

Un matrimonio estadounidense viaja a una fría y remota ciudad europea para adoptar a un niño. Aunque su relación está muy deteriorada a causa de la grave enfermedad de ella, llevan años soñando con ese momento y creen que un hijo les ayudará a recuperar la alegría. Mientras esperan noticias del orfanato en el decadente gran hotel donde se alojan, de atmósfera misteriosa y poblado por unos pocos y excéntricos huéspedes, la pareja se verá envuelta en unos sorprendentes sucesos que les empujarán a reconsiderar sus certezas.

 Liburutegi hauetan

 

El seductor

El seductor

Isaac Bahevis Singer

Hertz Mínsker, emigrante judío, intelectual autoproclamado y autentico charlatán, vive a expensas del magnate inmobiliario Morris Kálisher, amigo de infancia. Seductor empederínido, está casado en cuartas nupcias con la ení cantadora Bronie y tiene un affaire con Minne, la mujer de Morris, en las mismas barbas de sus respectivos cónyuges. Sin embargo, la irrupción del primer marido de Minne en sus vidas con el plan de vender a Morris varias falsificaciones de cuadros de Picasso y Chagall hará tambalear el delicado equilibrio de su particular castillo de naipes, dando lugar a jocosos desení cuentros y malentendidos en la estela del mejor Lubitsch.

Liburutegi hauetan

Atarian

Atarian

Maixa Zugasti

Bizitzaren amaieran, heriotza ate-joka sentitzean, izan garena azaleratuko da. Oinordekotza-arazoak, boterea, dirua...; izarpean, atarian egingo dute topo Juanek eta Leandrok, biek ala biek maitasunaren abaroa aurkitu nahian.

Kate-begien moduan uztartzen diren istorio hauetan, Paula agertuko da bi gizonen alboan. Oin bat haurtzaroan, bestea helduen munduan, mugarria igarotzeko atakan dago neskatoa, lehen maitasunarekin ametsetan.

Hiru pertsonaia, hiru ahots, elkarren atarian; maitasuna, gauari langa jartzeko bide bakarra.

 Liburutegi hauetan

 

Desertuan behatxuloa

Desertuan behatxuloa

Anjel Lertxundi

Gutxitan gonbidatzen gaitu idazle batek bere etxera, bere laneko mahaira, bere ohe eta ametsetara; gutxitan erakusten dizkigu idazle batek zuzen-zuzenean bere baitako labirintoak, bere bihotzeko txokoak. Liburu honek ostatu ematen dio irakurleari idazlearen etxean eta gogamenean. Aldi eta alde askotako gonbidatuz beterik dauka etxea. Agapea, prest. Anjel Lertxundik baliabide literarioekin pentsatzen du, gizateriaz, munduaz, euskal giroaz, irakurketaz, pandemiaz, heziketaz, gaur-gaurko arazoez. Pentsamenduaren eta literaturaren tradizioa baliatzen du, aipuz aipu, txoko-miran. Hatza mingainean busti, orriak pasa, azpimarrak errepasatu, Anjelen liburuetan garai orotako liburuen oihartzunak entzuten dira, milaka orriren xiri-xarak, bihotza goxatuz, azalean dardara arinak eraginez, eta tarteka erraiak irauliz.

 Liburutegi hauetan

 

Sinsonte

Sinsonte

Tevis Walter

Han pasado cientos de años y la Tierra se ha convertido en un planeta sombrío y distópico en el que los robots trabajan y al ser humano solo le queda languidecer, arrullado por la dicha electrónica y la felicidad narcótica. En semejante mundo sin arte, sin lectura y sin niños, la gente opta por quemarse viva para no soportar la realidad. Y es en este escenario donde Spofforth, la máquina más perfecta jamás creada, un androide de duración ilimitada que ha vivido siglos y que en la actualidad es decano de la Universidad de Nueva York, acaricia su máximo anhelo: poder morir. 

Liburutegi hauetan

Luna llena

Luna llena

Aki Shimazaki

Luna llena cuenta la historia de un matrimonio de ancianos, Tetsuo y Fujiko, que pasan sus años dorados en una residencia de ancianos. Fujiko tiene Alzheimer, y una mañana, tras un matrimonio de cincuenta años, despierta y no reconoce a su marido. Partiendo de esta trágica situación personal, Shimazaki articula una novela que trata de las segundas oportunidades y de la posibilidad de reparar nuestros errores. En este caso la pareja protagonista pertenece a esa generación cuyos hijos no toman las mismas decisiones que ellos y esto hace que se vean abocados a una residencia especializada.

 Liburutegi hauetan

 

Teresaren mendekua

Teresaren mendekua

Xan Idart

Argi zirrinta agertzen da Santa Klara uhartearen gibelean. Eguzki izpiek ezpatak dirudite. Hodei arrastorik ez zeruan. Inor pasalekuan. Inor hondartzan. Donostiarrak lo daude oraindik. Itsasgora. Sudur aitzinera heldu zait ura, probokatzaile. Zipriztinek masailak bustitzen dizkidate. Anttonenak ere bai, eta horrek alaitzen du haurtxoa. Salto txikiak obratzen ditu nire besoaren zuloan. Handiak berriz, zutitu eta uretara sartzen naizenean. Ez dut inoiz hain alegera ikusi. Lehen aldia da hondartzara eramaten dudala. Horregatik. Belaunetaraino daukat ura.

 Liburutegi hauetan