Jan, jolastu eta lo baserrian
David Mack
Abererik dibertigarrienak baserrian bizi dira. Belar ondua eta azenarioak jaten dituzte, lokatzetan jolasten dira eta belarretan egiten dute lo. Ikusten al duzu ardia gozo-gozo jaten? Ikusten al dituzu ahuntzak gora eta behera? Ikusten al dituzu txakurrak loak erasanda? Eta non dago oiloa?
0-5 urte bitartekoak (urdina)
Las brujas de Brooklyn
Sophie Escabasse
¡Hay una nueva bruja en la ciudad! Effie tiene nuevo hogar, nueva escuela y nuevos amigos (aunque resulte difícil al principio); pero su nueva vida en Brooklyn se vuelve aún más extraña cuando Effie descubre que la MAGIA le viene de familia... Las brujas de Brooklyn es el primer libro de la trilogía.
+9 urte (berdea)
Liburuak teilatuan
Thomas Van Oostrum
Ohartu al zara? Arrainak leihoan igerian al dabiltza? Teilatua liburuz egina al dago? Eta semaforo bat al dago etxekeo ate parean? Lehenengo begi kolpera, liburu honetako etxea arrunta irudituko zaizu, baina arretaz behatzen baduzu, berrhala ikusiko dituzu hamaika gauza eta egoera xelebre.
+6 urte (gorria)
Lima: urrezko guraizeak
Miren Gorrotxategi
Bertokira iritsi berri diren Xana eta Mouraren familiak kinka larrian jarriko du herri osoa, olatu artifiziala eraikitzeko proiektua baitute esku artean. Proiektuak Paulita etxegabetzea ekarriko luke, eta Lima ez dago hori gertatzen uzteko prest. Izan ere, hamabi urteko neskato bat da Lima, baina ez nolanahikoa, Maia jainkosaren alaba baita.
+12 urte (horia)
Kukuaren kantua
Idoia Garzes
Migratzaileei egiten zaien harrerari buruz hitz egiten duen nobelatxoa da. Martin protagonista eta narratzaileak Flash back luze batean kontatutako istorioa da, Jaxinto izeneko gizon bat ezagutu zituenekoak memoriara ekarriz eginak.
+14 urte (beltza)
La camarera
Nita Prose
Molly es una joven camarera en un hotel de lujo. Es tímida y torpe en el trato social. Es también aplicada, comprometida, profesional. Una perfeccionista. En su trabajo, mulle almohadones y arregla los desastres que ocasionan los huéspedes, barriendo sus secretos. Es solo una camarera, y nadie repara en ella. Pero un asombroso hallazgo en una de las suites hace que su vida dé un vuelco, y la obliga a convertirse en detective para limpiar su propio nombre, a adentrarse en un mundo que va más allá de lo aparente.
Su festak
Jon Urzelai Urbieta
Musika jaialdiek Euskal Herrian izan duten egitekoa aztertu du Jon Urzelai Urbietak saiakera honetan, mende erdian, eremu globalean zein lokalean jazotakoak harilkatuz: Mairuelegorretako kobetatik hasi, Woodstocken errepliketatik igaro, eta Kobetamendiko zein Irisarriko zelaietara heldu. Gerraosteko kontsumo gizartearen garapena, transgresioaren lilura, gaztetasunaren asmakizuna, folklorizazioa eta beste arakatu ditu Urzelaik.
Homo irrealis
André Aciman
¿Cuánto de nosotros se borra con el paso del tiempo? ¿Cuánto se queda en los lugaresamados? ¿Puede uno regresar a un lugar que nunca existió más allá de su mente? En Homo irrealis, Andre Aciman nos invita a acompañarlo al territorio de sus recuerdos en un viaje por lugares queridos como Alejandría, Roma, París, San Petersburgo o Nueva York, habitados por las presencias fantasmales de artistas y escritores amados.
Argialdiak
Miriam Luki
Ogiaren usaina eta izuarena. Hitzen pisua eta iraganarena. Nola eraman guztiak gorputz bakarrean? Zer esan merezi izan ote duen jakin nahi duenari eta zer prestatu azkena izango den afari handirako? Noraino garen ahizpa eta zenbat gehiago iraun dezakeen ihartzen utzitako laguntasunak; zenbat trago izango ziren denera, zenbat airean kiskalitako hegazkinak. Gisa horretako galderak dabiltza Miriam Lukiren estreinako ipuin liburuko protagonisten buruetan.
Ura saltoka
Juan Kruz Igerabide
Juan Kruz Igerabidek badu –liburu honetan esaten digun bezala, betidanik izan du– naturarekiko joera bat, jaidura bat, aldi berean izan dena jolasleku, bizigarri, egunerokorako ikasgai. Haur garaiko oroitzapenetatik hasita (“Hantxe gaude aita, ama eta hirurok iturritik edaten, nik lauzpabost urte besterik ez”), azkenaldion hunkitzen duen aktualitate gordineraino, nolabaiteko autobiografia sentimental bat, nolabaiteko kontakizun generazional bat.