Haurrak Nobedadeak duen edukia.
Londonen galduta
Lur Gallastegi, Alai Zubimendi
Hiri handia da London. Bertan gazteentzat antolaturiko musika jaialdi batera joango dira Basakabiko lagunak. Jaialdia Londoneko parkerik famatuenean izango da, Hyde Park deiturikoan, hain zuzen. Hala ere, ez da dena uste bezala aterako. Hasieratik bi taldetan banatuko dira nahi gabe, eta hainbat abentura eta pasadizo biziko dituzte hiri ezezagun horretan. Lagun berriak egingo dituzte, eta hain lagun izango ez direnak ere topatuko dituzte bidean, baina lortuko al dute jaialdira iristea eta parte hartzea?
+9 urte (berdea)
Txapasen kaxa magikoa
Arantxa Urbe, Irrimarra
Olatuek botila ekarri dute Txapasentzat itsasoaren beste aldetik….. Zer ote du barruan?
Jantzi sudur gorria eta zatoz gurekin Txapasen kaxa magikoak gordetzen dituen sekretuak ezagutzera…Dzzzit!!!
+5 urte (gorria)
Iraitz zorigaitz
Gemma Merino
Iraitz zorigaitzezkoa da, eta erabaki du NAHIKOA DELA! Baina zer egin behar du zorigaitzezko ahate batek? Agian Hontz Jakintsuak lagunduko dio. Lagunduko al diote hontzaren hitz jakintsuek? Edo okerreko lekuetan baizik ez da ibili bere zortearen bila…
0-4 urtekoak (urdina)
Istripu handia
Izaro Arroita, Josevisky
Eskolako laborategian izandako istripu handi baten ondorioz Lina plastilinazko bihurtuko da. Bere gorpuzkera berriak emandako aukerari esker, liburuan sartu eta hortik aurrera abentura mordo bat biziko ditu. Lehenengo eta behin, zirku batean biziko du abentura paregabea eta beste liburu-jauzi baten ondoren, itsas bidaia zirraragarri bat egingo du.
+9 urte (berdea)
Mihi-puntaren puntan
Xabier Olaso
Egutegi baten egituran 365 igarkizun jaso ditu Xabier Olasok liburu honetan, egun bakoitzeko bat, hilabete eta urtaro ezberdientan banatuta, bizitzak berak egunero dakarrelako berarekin asmatu beharreko igarkizun bat. Jolastu eta ikasi.
+5 urte (gorria)
Plast!
Sophie Moronval
Bainatzeko ordua! Untxitxoa gustura sartu da bainuontzian! Baina, bat-batean... Dan-dan-dan! Nor dabil ate-joka? Altxatu leihatila nor den ikusteko.
0-4 urtekoak (urdina)
El agujero en el cielo
Faith Erin Hicks
La nueva capital de los daos está estratégicamente ubicada: atravesada por el Río de las vidas, es el único acceso al mar de toda la región. Las naciones de la zona se disputan con frecuencia este lugar tan valioso y cada vez que cambia de mano, le dan un nuevo nombre. Con el paso del tiempo, la ciudad ha perdido su identidad y para los nativos este lugar es La Ciudad Sin Nombre. Muy ajeno a los temas políticos, el joven Kaidu, hijo de un general dao, deja su pueblo para llegar al palacio y formarse como guerrero de la nación. Una oportunidad para conocer a su padre, que nunca antes ha visto.
+9 urte (berdea)
Zazpi munstro eta katu bat
Rafa Ordoñez, christian Inaraja
Banpiroa, zonbia, mamua, sorgina, momia, gizotsoa, Frankensteinen munstroa eta... katua! Nora joango dira? Ikaragarrizko ibilaldi dibertigarria eta sorpresaz betea.
0-4 urtekoak
Sirenak
Jessica Love
Julianek hiru neska ikusi ditu sirenaz mozorrotuta eta liluratuta geratu da. Berak ere sirena izan nahi du. Baina zer esango du amonak?
+5 urte (gorria)
Clionaren kanpaiak
Amaia Telleria
Zuhara, lehorreko egonaldiaren ondoren, itsaz azpiko bere mundura dator berriz. Bertan du zain Balea Beltzaren klan osoa. Bere botereak indartzeko asmoz, Perpetua sorginaren aholkuak beteko ditu Zuharak. Lehenik eta behin, ukendu bat erabiliko du gauero, eta, horrela, bere itsasoko jatorria ezagutuko du ametsetan. Horri esker, bere amari gertatu zitzaiona jakingo du apurka-apurka...
+9urte (berdea)