Haurrak Nobedadeak duen edukia.
Irakurtzea erraza da
Nuria Cubinsa
Irakurtzea erraza da irakurketaren ikaskuntzan hasten ari diren haur eta gaztetxoentzako liburu txikien bilduma bat da, baita, arreta faltagatik, heldugabetasunagatik edo blokeoagatik, ikasteko motibazio gutxi erakusten dutenentzat ere.
Irakurmena, konfiantza eta irakurtzen ikasteko ilusioa sustatzea du helburu. Esaldien egitura errepikakorrek, marrazkien laguntzarekin, segurtasuna ematen diote haurrari, eta ikasten laguntzen diote.
Patxi txerri-bihotz eta piztia ñimiñoak
Simone Frasca
Patxi Txerri-bihotz jaunak misioa dauka: herriko umeak piztia maltzurrengar babestu behar ditu. Bere hats nazkagarriari eta besapeko izerdiari esker, munstroek ihes egiten bukatzen dute beti… Edo ia beti! Patxik bestelako piztien berri izan du: birusak, germenak eta bakterioak. Eta horiek zikinkeria maite dute! Horiek garaitzeko xaboia eta eskuila erabili beharko ditu.
+ 5 urte (gorria)
Kulero zulatuen mamua
Jose Carlos Andrés Gómez
Ametsgaiztoenean beldurrez bizi zen mundu guztia. Bertan bizi zen...kulero zulatuen mamua!
Lortuko al dute bizilagunek mamuak gehiago ikara ez ditzan?
0-4 urtekoak (urdina)
Kristiñeren ibilerak
Itziar Olaizola
Bertso Eguna da eskolan. Kristiñe emozionatuta dago, sorpresaz betetako eguna izango baita guztientzat. Euskal Herriko bertsolaririk onenak ere etorriko dira. Kristiñeren planak, ordea, hankamotz gelditzen hasiko dira. Nola biribilduko ote dun hire bertsoa, Kristiñe?
+ 8 urte (berdea)
Larancha-Laren kuadrilla
Inés Sáenz de Pipaón
Chayna eta Kande ahizpak Afrikako herrixka batean jaio ziren. Orain, Iruñean bizi dira, eta oso gogoko dituzte sanferminak, batez ere... Larancha-la! Biak, lagun batzuekin batera, dantza bat prestatzen ari dira haren omenez. Lortuko al dute erraldoiari erakustea?
+ 5 urte (gorria)
Maialenek entzierroa korritu nahi du
Idoia Saralegui San Sebastian
Maialenek entzierroa korritu nahi du, baina aitonak ezetz, neskek ezin dutela esan dio. Amonak, berriz, bilobaren alde egin du, eta Iratxoerrin ere sanferminak ospatzen direla kontatu dio. Han, iratxo neska batzuk –Puck izeneko bat tartean– alkatearen aurka altxatuko dira, Minotauro urdinen entzierroan parte hartzen uzten ez dielako.
+ 5 urte (gorria)
Mari
Bakarne Atxukarro
Marik ura, sua, haizea eta lurra kontrolatzen ditu; baratzetako uzta, itsasoko arrantza eta zeruko lasaitasuna bere esku daude. Jainkosa boteretsua da. Zaila da ikustea, beti ezkutatzen delako. Baina bere presentzia suma dezakegu, geure inguruan dagoenaz baino harago begiratuz gero. Mari toki guztietan dago.
+ 0-5 urte (urdina)
Donde todo es posible
Ama. W.
Ya han pasado unos meses desde que Noa y su familia se mudaron a Milroe. En principio, solo será un año, pero ¿quién sabe? Es un lugar tan especial...La unión con sus nuevas amigas, Clara, Irene y Alicia, no deja de crecer, y juntas descubrirán un oscuro secreto que se oculta en el Bosque de los Pinos Susurrantes. Además, continuarán con su investigación sobre las Éngoras, las legendarias criaturas de las Islas de Mip. ¿Existirán de verdad? ¿Podrá ayudarlas Milena? ¿Quién es Thomasius, el misterioso inventor de mapas? Te doy la bienvenida de nuevo a Caravan Park, la serie donde todo es posible.
+8 urte (berdea)
Arrautza
Elena Odriozola
Hatzak mugitzeko leloa, besoko haurraren eta helduaren arteko maitasunaren topagunea, ahozko tradiziotik jaso eta haurtzarotik datorkigun jolas eta pieza hori berreskuratzeko parada, irakurlegaia irudi eskematikoak interpretatzen has dadin proposamen plastikoa, eta, batez ere, behin eta berriz gozatzeko liburua.
0+5 urte (urdina)
Letren jolaslekuan
Yolanda Arrieta
Hodeiri letrak kostatu egiten zaizkio; ez dira bere lagunak. Ametsek letren jolaslekura eramango du eta, jolasaren bidez, letrekin adiskidetzen lagunduko dio.
+5 urte (gorria)