Nobedadeak

Gazteak Nobedadeak duen edukia.

Itzalik gabeko izakiak

Itzalik gabeko izakiak

Daniel Hernández Chambers

Indar ilunak Nalcar Haranean barrena dabiltza. Aspaldiko etsai mendekuak Orcanstarren Etxea arriskuan jarri du. Bitartean, umezurtz geratu berri den Crey mutilak, ez daki zein neurritaraino aldatuko zaion bizia sorginkerien erruz.

 +12 urte (horia)

 Liburutegi hauetan

De corazón galaico

De corazón galaico

Jacobo Ríos

Xabier, un joven estudiante de Derecho en París, está a punto de terminar su año Erasmus y se enfrenta a la decisión de quedarse en Francia o volver A Coruña, su ciudad natal. En esta encrucijada conoce a Artaï, un profesor universitario de Derecho Celta, una asignatura más mítica que real y en la que sólo, él cree.

 +14 urte (beltza)

 Liburutegi hauetan

Mendeku eskubidea

Mendeku eskubidea

Ernesto Prat Urzainki

Larru neska punk toxikomano ohia, Baztango udalaren enplegu babestuko brigadan dabil, zenbait ijito eta marokoarrekin batean, bide ertzeko sasiak garabitzen eta seinaleak pintatzen ; alde batera utziak ditu lehengo ohiturak eta makurdurak, baina ikusten dituen injustizien aurrean bor-bor sentitzen du barruan mendekutarako gogoa.

 +14 urte (beltza)

 Liburutegi hauetan

Begi bat kokotean

Begi bat kokotean

Juan Kruz Igerabide, Elena Odriozola

Gerraondoko ume baten haurtzaroko oroitzapenak, gaurko umeen gozagarri.Oroitzapen hauetan, ume baten begietatik ikusten dugu herri txiki bateko eguneroko bizitza, gerraondoko garaietan. Maitasuna, heriotza, adiskidetasuna, bihurrikeriak, gaixotasuna, herriko festak, erlijioa ageri dira kontakizun eder honetan, oso gertutik, umorez beterik, umeak eta helduak harrapatzeko indarrez. Umeek abentura txikiekin gozatuko dute; gurasoek eta irakasleek desagertuz doan mundu ezagun baten argazkia ikusiko dute; eta aitona-amonek, berriz, ahaztuz doan txikitako bizimodua oroituko dute. Begia kokotean elkarrekin irakurtzeko eta komentatzeko liburua da.

 +12 urte (horia)

 Liburutegi hauetan

Lurralde ezezaguna

Lurralde ezezaguna

Luis Leante

Duela lau urte, sute batek Alberto Solerren biltegia suntsitu zuen Hondaresen. Kutxa gotorrean giza hezur batzuk aurkitu zituzten. Padilla agenteak kasuan pertsonalki inplikatuta ikusi zuen bere burua, eta ez bakarrik susmagarriarekin zuen adiskidetasunagatik baita semea, Diego, Albertoren alaba Aliciaren ikaskide zelako ere. Ikasturte horretan institutuan gertatu zen guztiak bizitza batzuk leherraraziko zituen metxa piztu zuen. Honako hau ikerketaren kontaketa da.

 +14 urte (beltza)

 Liburutegi hauetan

Azken denbora

Azken denbora

Nerea Loiola Pikaza

Arriskuak, dilemak, eta abenturak aurkituko dituzu «Eskapu» bildumako bigarren liburu honetan ere. Erabakiak hartu beharko dituzu eta enigmak ebatzi. Zure gaitasunak eta adimena erabili beharko dituzu. Erabaki txar batek hondamendia eragin lezake… eta heriotza ere bai!

Baina ez etsi. Edozein unetan egin dezakezu atzera eta beste aukera bat hautatu, zure istorioaren ibilbidea aldatu dezakezu.

 +12 urte (horia)

 Liburutegi hauetan

Ezin ezetz esan

Ezin ezetz esan

Gwladys Constan

Nola bihur daitekeen maitagarri-ipuin bat amesgaizto... Nerabe batek, bere egunkariaren bidez, lizeoko bi gazteren arteko harreman manipulatzailearen istorioa kontatuko du. Gwenaëlle neska atsegin bat da, ikasle bikaina, asmo onekoa. Ez du inoiz maitasun harremanik izan. Horregatik, Williamek -lizeoan den mutilik ezagunenak eta ederrenak, ile adatsa sorbaldetaraino duenak- Gwenenganako interesa erakusten duenean, neska zeharo maiteminduko da. Laster, txora-txora eginda egongo dira biak.

 +14 urte (beltza)

 Liburutegi hauetan

Nor

Nor

Irati Goikoetxea

14 urteko bost gaztetxo ditu ardatz eta euskarri eleberriak. Aurrez aurreko, zeharkako era begietara begirako begiradak korapilatuko dituzte, nahita eta nahi gabe. Begirada itsuak izango dira asko, mutuak beste asko, zalantzaz beteak gehienak. Erakutsi eta irakatsi ez dietena ispiluaren aurrean ezagutuko dute. Erantzunik gabeko galdera asko zamatuko ditu bakardadeak eta galderarik gabeko erantzun asko saretuko taldeak.

 +12 urte (horia)

 Liburutegi hauetan

Camus gaztearen eskutitza

Camus gaztearen eskutitza

Galder Reguera

Denbora igaro da. Agian gertatu zitzaiguna gogoratzeko, hartatik ikasteko une da. Institutuko ikasle gazte baten ahots zintzotik eta eguneroko esperientziatik egingo dugu. Lagun, auzokide eta senideak dituen gazte bat, zu bezalako gazte bat. Idazketa eta irakurketa denbora menderatzeko eta bizitzea egokitu zaiguna ulertzeko moduak direlako.

 +14 urte (beltza)

 Liburutegi hauetan

Neska jaiotzea

Neska jaiotzea

Alice Dussutour

Munduko neska gazteen bizipenetan oinarritutako istorio erreal fikzionatuak, aldarrikapen garaikideak, ilustrazio indartsuak eta maketazio freskoa uztartzen dituen liburu ilustratu azpimarragarria.

 +12 urte (horia)

 Liburutegi hauetan