Liburuak

Hatza eta sudurra

Hatza eta sudurra

Paula Merlán Gómez

Sofiari sudurra hazi zaio! Gurasoek esana zioten jada. Izan ere, neskatilak ez zion hatza sudurrean sartzeari uzten. Hain maiz egiten zuen, ezen bere hatzak etxe bat eraikia zuela sudur barruan: egongela, dastaketa menu eta guzti zuen sukaldea…

 0-4 urtekoak (urdina)

 Liburutegi hauetan

Nor

Nor

Irati Goikoetxea

14 urteko bost gaztetxo ditu ardatz eta euskarri eleberriak. Aurrez aurreko, zeharkako era begietara begirako begiradak korapilatuko dituzte, nahita eta nahi gabe. Begirada itsuak izango dira asko, mutuak beste asko, zalantzaz beteak gehienak. Erakutsi eta irakatsi ez dietena ispiluaren aurrean ezagutuko dute. Erantzunik gabeko galdera asko zamatuko ditu bakardadeak eta galderarik gabeko erantzun asko saretuko taldeak.

 +12 urte (horia)

 Liburutegi hauetan

Nesken taldea

Nesken taldea

Pasqual Alapont

Marinari futbola asko gustatzen zaio, eta baloiarekin hain da ona, oinekin magia egiten duela baitirudi. Baina mutilek ez diote kontua errazten, eta patioko futbol zelaian jokatzea eragozten diote. Etsitzear denean, Chusak, gelakide batek, bere eskubideen alde borroka egin dezan animatzen du, eta irtenbide bat proposatzen dio: neskek taldea osatuko dute eta dena egiteko gai direla erakutsiko dute. Kontuz, mutilak, Rosa Parkstarrak sortu berri da!

 +9 urte (berdea)

 Liburutegi hauetan

Gora gure alkate jakintsua!

Gora gure alkate jakintsua!

Txabi Arnal Gil, Edu Zelaieta Anta

Hiritarrek arazo larri bat dute, eta horregatik jo dute Alkatearengana. Aholkulari talde batekin bildu ondoren, arin eta prestu erantzun die Alkateak; jakintsua izateaz gain, beti baitago hiriaren alde. Hiritarren zerbitzura. Baina arazoaren konponbideak beste arazo bat sortuko du, eta bigarren honen konponbideak hirugarren arazo bat. Eta horrela, konponbide batetik bestera arazoak biderkatu egingo dira hirian. Halako batean, alkatea bera arazo bihurtzen den arte.

 +5 urte (gorria)

 Liburutegi hauetan

Maddiren aireplanoa

Maddiren aireplanoa

Antton Kazabon, Maite Rosende

Hegazkina da, aireplanoa, eta neu naiz gidari, neu kapitain.

 0-4 urtekoak (urdina)

 Liburutegi hauetan

Cola de lagartija

Cola de lagartija

Jero García

Cola de lagartija. Nadie recordaba quién le había puesto ese mote, pero le iba como anillo al dedo. Porque era puro nervio. Él no entendía cómo lo hacían los demás en el colegio para estar sentados y calladitos. Cuando él lo intentaba, se le disparaba la cabeza. Y la sensación de tener el cerebro a mil por hora era peor que los golpes. Por eso, Cola había aprendido que la única forma de conseguir algo de paz era haciendo la guerra. Y eso, en un barrio como el suyo, donde imperaba la ley del más fuerte, no estaba mal del todo.

 Liburutegi hauetan

Gaueko azken expressoa

Gaueko azken expressoa

Eneko Aizpurua, Aritz Galarraga

Antonio izeneko haur garaiko lagun minaren gaixotasun sendaezinak jarri du berriz martxan narratzailearen gogoa eta sorterrira itzultzeko asmo sendoa. Bere ahotik, nahiz bizikide izan dituen seme, maitale, alaba eta emaztearen ahotik ezagutuko ditu irakurleak protagonistaren ibilerak, Portugalgo sorterritik Euskal Herriko Bidasoaldera eraman zutenak, gazte garai gogor (Salazarren diktadura garaiak ziren), migratzeko erabaki zail (bizimodu duinago bat eramateko aukera bakarra zen), bizitoki berrian laketzeko zailtasunak (sorterria utzi duena betirako izango da arrotz), bai eta Irundik Portora doan gaueko azken expressoan egindako bidaia iradokikor eta barnebiltzaile bat ere.

 Liburutegi hauetan

Verde en el tejado

Verde en el tejado

Silvia Salgado

no es una novela romántica, pero cuenta una historia de amor. Narra el momento vital de Olivia Lobo, que está en lo que Dante llamó en el medio de la vida, cuando ya no alcanzas a ver su inicio, pero tampoco vislumbras el final: cuando puedes permitirte hacer cualquier cosa. Olivia tiene cuarenta y pocos años, una hija que vuela sola, un matrimonio en salvavidas, y trabaja en el despacho de abogados familiar, pero quiere abrir un atelier de flores con la herencia que le ha dejado su madre, una mujer que se fue a morir con ella, sin haber intentado la vida jamás.

 Liburutegi hauetan

...eta gauetik, euria

...eta gauetik, euria

Fertxu Izquierdo

Existitzen ez diren hirietan bizi diren emakumeak, auzoko karrikak kartografiatzen dituen txatarrabiltzailea, harri-jasotzaile intsumisoa, liburu-dendako erakusmahaia defendatzen duen liburusaltzailea, gerra guztietatik (baina ez borroka guztietatik) ihes egiten duten etorkinak, edota jaguar bihurtzen den kakalardoa. Zerbaitek konektatzen ditu irrati libreak entzuten dituzten pertsonaia hauek guztiak.

 Liburutegi hauetan

Los de Bilbao nacen donde quieren

Los de Bilbao nacen donde quieren

Maria Larrea

En junio de 1943 una prostituta de Bilbao deja al cuidado de unos jesuitas a su hijo recien nacido. Poco tiempo despues, en Galicia, una mujer da a luz a una niña y la abandona en un convento. Con este punto de partida, Larrea recorre hacia atrás una complicada historia familiar que la lleva a Bilbao, la ciudad donde se encuentran las claves de sus orígenes. Una historia sobre adopciones ilegales con el trasfondo de los últimos coletazos del franquismo.

 Liburutegi hauetan