Rosas muertas
Arnaldur Indridason
A los pies de la tumba de Jón Sigurðsson, el histórico héroe de la independencia islandesa, yace el cadáver de una joven desnuda. Nadie sabe quién es ni porque la han abandonado en un lugar tan emblemático rodeada de flores. La policía ha averiguado que era drogadicta y que abusaron de ella. Al frente de la investigación, Erneldur Sveinsson va a ir descubriendo que la chica tan solo es una pieza más en un juego de corrupción, negocios turbios y afán desmedido de poder.
Mikel Larson
Antton Kazabon
Dantza kontuei zegokienez oso gustura zegoen Mikel, primeran zihoakion dena, berak pentsatzen zuen bezalaxe. Bidea gero eta argiago, garbiago ikusten zuen. Buruan, ordea, bazuen beste kontu bat aspalditik bueltaka, eta horretan ez zituen gauzak hain garbi ikusten. Maiderrekin hitz egin behar zuen lehenbailehen horretaz guztiaz, baina ez zekien nondik eta nola hasi. Txikitatik biak beti elkarrekin… Maiderrek asko maite zuen Mikel, baina hori ez zen nahikoa.
+ 12 urte (horia)
Ataria
Yolanda Arrieta
Lau ikasle ezezagun institutu berean, bi jauzi denboran eta hamaika jirabira bidean. Utopiazko babesgunea hiri distopiko batean, txango egiati bat fikziozko etorkizunean.
+14 urte (beltza)
Haltzaren muinoa
Anjel Lertxundi Esnal
Argumentua sinplea da: arbola bera mintzo zaigu, bera bizi den muinotik ikusten eta entzuten dituenak kontatuz, landa-ingurune bateko bizimodu lasai, gorabehera gutxikoa. Egun batean, baina, uholde izugarri batek errotik aterako du zuhaitza, eta ibaian behera eraman. Urak, bere herioan, beste hainbat gauzaki eta izaki daramatza, eta haltzak, larriturik eta izuturik, horren guztiaren berri ematen digu, itsasora bidean doazela.
+ 9 urte (berdea)
Shan eta Shen edo bidean ikasia
Xabier Olaso Bengoa
Tibeteko monastegi budista batean bizi den lama edo maisu espirituala da Shan. Jakintsua esan nahi du bere izenak. Gau ilunean monastegi horretara iritsi den hamabi urteko mutiko umezurtza da Shen. Pentsalari handia esan nahi du bere izenak. Hainbat egunez, zedro tantai baten abaroan elkartuko dira Shan eta Shen, maisua eta dizipulua. Elkarrekin ibiliko dituzten bideak izango dira ikasbide.
+12 urte (horia)
Joemak eta polasak
Iñigo Astiz, Maite Mutuberria
Nork esan du poesia gauza serioa izan behar duela? Poema liburu honek letrekin, hitzekin, esanahiekin eta soinuekin jolasteko gonbidapena luzatzen dio irakurleari.
Irakurketa aktiboa eskatzen du, idazle eta ilustratzailearekin batera jolastuko du irakurleak. Umorearen bitartez hizkuntzaren eta esanahien inguruan hausnartzeko gonbidapena da. Jolas mota desberdinak eskaintzen dira.
+ 9 urte (berdea)
Martin eta bere itzala
Davide Calì
Album ilustratu honek lagunak izatearen balioa azaleratzen du tonu umoretsuan. Martinek norbait aurkitu du etxeko sukaldean. Nor den galdetu dionean, ezezagunak bere itzala dela erantzun dio. Martinek ez du gustuko itzala lurrean itsatsita ez egotea eta hura desagerrarazten saiatuko da, baina alferrik. Horrelako itzala edukitzearen alderdi positiboaz jabetu denerako, desagertu zaio konpainia. Hurrengo egunean, etxeko komuneko ispiluan beste ezezagun bat azaldu zaio Martini, bere isla.
+ 6 urte (gorria)
Un destino propio
María Montesinos
Micaela es una joven maestra que llega a Comillas, uno de los pueblos más elegantes de la costa cántabra, en el verano de 1883. Allí conoce a Hector Balboa, un indiano que acaba de regresar de Cuba tras amasar una gran fortuna y está construyendo una escuela para los hijos -y no las hijas- de los aldeanos. Micaela empieza entonces su batalla para que tambien las niñas puedan recibir la educación que merecen y necesitan, al tiempo que entre ella y Hector va surgiendo una atracción capaz de derribar todas las barreras.
Las flores perdidas de Alice Hart
Holly Ringland
Alice Hart, de nueve años, se despierta en el hospital tras un incendio que ha arrasado su casa, le ha arrebatado a sus padres y la ha dejado muda. Su único familiar es la abuela paterna, June, que dirige una plantación de flores en la que acoge a mujeres que atraviesan circunstancias complicadas. En el ambiente sosegado y luminoso de la granja, la chica recupera poco a poco la voz y la confianza en sí misma mientras se va haciendo mayor y aprende el lenguaje de las flores autóctonas y los sentimientos que éstas expresan, un tiempo feliz cuya placidez se verá truncada tras una traición y una pérdida irreparables.
Bullying-aren aurkako taldea
Alex Hallett
Liburuaren amaieran bullyingaren inguruko hainbat aholku emango zaizkio irakurleari, baldin eta bullyinga jasaten ari bada, ziberbullyinga egiten ari bazaizkio sarean edo telefonoan, edota beste bati bullyinga egiten ari zaizkiola ikusiz gero.
Daveren taldearengandik bullyinga jasaten hasitakoan, Jake, Ravi eta Tobyk talde bat sortuko dute. BullyIng-aren Aurkako Taldea. Ruthek taldean sartzeko gonbita jasoko du, baina ez du nahi izango taldeko partaide izan… bullyinga jasan arte.
+ 9 urte ( berdea )