Maite zaitut
Hélène Delforge
Amodioa. Egoera bat, aukera bat, ustekabe bat, sentimendu bat, sentsazio bat, emozio bat.
Maitasuna bizi egiten da, esan egiten da, kontatu egiten da, partekatu, maitasuna hasi egiten da, baita bukatu ere... batzuetan. Baina ez beti. Maitale adina amodio dago.
+ 9 urte (berdea)
Muki bat, ttaka
Elena Odriozola
Hasteko, sudur barruan zerbait lodi eta itsaskorra nabaritzen da. Gero, hatza sartzen da sudur barrunbean, gauza berde edo horixka bat kontuz-kontuz ateratzenko. Ondoren, ateratako mukiari begiratu, eta ahora sartzen da. Goxoa dagonenez, berriro mukia nahi. Horrela, familia bateko lau belaunaldi, nahiz emakume, nahiz gizon, kanta herrikoi ospetsu hau kantatzen ari dira. Album honek edozein adinetako mukijaleak gozatuko ditu, eta irakaspenen bat ere eskainiko die.
+0 urte (urdina)
Xabierren lotsaren burbuila
Kochka
Aldaira egin behar du Xabierren familiak, etxez aldatu. Eta agur esateko momentua da. Dena kutxaz betea dago. Xabier triste eta urduri dago: nola egingo ditu lagun berriak? Lotsak burbuila batean sarraraziko du pixkanaka-pixkanaka.
+ 6 urte (gorria)
Iraganik gabe
Felipe Juaristi
Gizon bat azaldu da bazterreko auzo batean. Inork ez daki nondik datorren, ezta nor den ere. Baina haren agerpen hutsak iragana ekarriko du gogora. Bi polizia, Isaak López de Albeniz eta Sara Sáinz de Bilbao, saiatuko dira argitzen nor den gizon misteriotsua eta zergatik azaldu den azaldu den moduan. Intriga handiko eleberria da, gaizkileak ere zuzendu daitezkeela erakutsi nahi duena, hartarako, borondate onaz gainera, memoria ezak bere lana egiten badu..
+ 14 urte (beltza)
La familia Aubrey
Rebecca West
Las vidas de los Aubrey siempre se han visto empañadas por la inestabilidad y excentricidad de un padre que igual escribe artículos de manera febril en su despacho durante horas que vende los pocos muebles que les quedaban para apoyar alguna causa alocada y abocada al fracaso. Pero su nuevo trabajo en las afueras de Londres promete, al menos durante un tiempo, el alivio del escándalo y la amenaza de la ruina. La madre, una ex pianista, lucha por mantener a la familia a flote, pero lo cierto es que ella es tanto o más excéntrica que su marido.
Kaixo, Kattin!
Antton Kazabon
Kattin eta bere lagunak haserretu egin ziren, hainbat arrazoi zirela eta. Horren ondorioz, koadrilatik gabe geratu zen Kattin, eta beste ikastetxe batean hasi behar izan zuen. Gertatutakoa konpondu nahian, gutun bat idazten dio bere adiskide Garazik. Hortik aurrerakoa, liburu honen barruan …
+ 8 urte (berdea)
Iturria
Unai Elorriaga
Pedro Iturriak obsesio bat dauka: ipuin itxurako testuak idazten ditu. Ez dakigu jatorriz zer hizkuntzatan idazten dituen, baina badakigu Txekian txekieraz argitaratzen duela, Hungarian hungarieraz. Soro Barturenen gaztetako laguna da Iturria, eta Sorori iruditzen zaio berari buruz ari dela ipuinotan, berari begira idazten dituela. Horregatik ari dira agian Soro eta Erroman Iturriaren bila Europan zehar: hegazkinak hartzen, hoteletan lo egiten, laster laurogei urte izango dituzten arren.
Ur-aparretan
Karlos Gorrindo
Gazte LiteraturaUsue, Elene eta Astrid hiru neska gazte dira itsasoa eta surf egitea biziki maite dutenak. Abentura eta misterioz beteriko nobela honetan, hiru neska gazte hauek maitasuna, adiskidetasuna eta lankidetza zer diren oso ongi ezagutuko dute. Mitologiara hurbilduko dira orrazi magiko baten bidez eta Rol jokoekin fikzioa aseko dute, harik eta aurkikuntza bitxi batek detektibearena egitera eramango dituen.
+ 12 urte (horia)
Croquetas y wasaps
Begoña Oro Pradera
¿Te has preguntado alguna vez qué quedará de ti cuando ya no estés? Clara sí. Justo cuando está al borde de la piscina. Y tiene dos opciones: tirarse de cabeza cuando todo su cuerpo grita para que lo haga, o quedarse quieta tapándose las orejas con las manos. Novela realista que agranda el universo de Pomelo y limón y narra con el estilo actual y chispeante de Begoña Oro el chaparrón de sentimientos al que se enfrenta una adolescente cuando se da cuenta de que tiene al alcance de su mano la oportunidad de ser feliz.
+14 urte (beltza)
Galtzontzilo galduaren bila
Antton Dueso
Gandor gorriko Punki oilartuarekin, ohiko haur-gazte literaturatik at, ikasleei benetan interesgarri zaizkien gaietan murgilduko gara.
+ 8 urte (berdea)