Holaxe bizi da Xola
Bernardo Atxaga, Mikel Valverde
Xola arratoi-txakurrak, bere autorearen arabera, «mando baten egoskorkeria, azeri baten maltzurkeria eta ume errebelde baten bihurrikeria» du; batez ere animalia oso humanoa da, xaloa eta lotsagabea aldi berean, beti zalantzan jartzen dabil konbentzionalismo sozial batzuek ezartzen dizkiguten betebeharrak. Askatasuna maite du, baina absurdutik hurbil dagoen umore-ukitu batekin.
+9 urte (berdea)
Armiarma oso lanpetuta dago
Eric Carle
Zaldia, behia, ardia… baserriko abereak armiarma hartaratzen saiatzen dira beraiekin joateko. Armiarmak, ordea, bere amarauna egiten dihardu, harik eta euli bat harrapatzen duen arte… Jarraikitasunari, ahaleginari eta ondo egindako lanari buruzko obra bat da hau.
0-4 urtekoak (urdina)
Sensibles
Miriam Tirado, Marta Moreno
Un cuento sobre la sensibilidad que nos permitirá abrazar lo que sentimos y vivir siendo nosotros mismos. Un nuevo álbum ilustrado que nos invita a abrazar nuestros sentimientos.
Desde muy pequeña, Martina a menudo se siente incómoda. Unas veces es por la luz, que la ciega, o por un ruido, que la asusta. Otras veces, es por las costuras de la ropa, que se le clavan y casi parece que tenga pinchos en la piel. Aunque a veces es difícil ser tan sensible, Martina descubrirá que, en realidad, tiene un superpoder.
+5 urte (gorria)
La edad del vicio
Deepti Kapoor
Nueva Delhi, invierno, 3 de la madrugada. Un Mercedes que circula a toda velocidad invade la acera, atropellando y matando a cinco personas. Es el vehículo de un millonario, pero al volante solo encuentran a un criado en estado de conmoción, incapaz de explicar cómo o por qué ha cometido este crimen. Y tampoco puede prever el oscuro drama que está a punto de desencadenarse.
Ura saltoka
Juan Kruz Igerabide
Haur garaiko oroitzapenetatik hasita (“Hantxe gaude aita, ama eta hirurok iturritik edaten, nik lauzpabost urte besterik ez”), azkenaldion hunkitzen duen aktualitate gordineraino (“Hortxe gaude gizakiok zuhaitz taxonomikoaren bazter batean, guztien buru garela usterik”), nolabaiteko autobiografia sentimental bat, nolabaiteko kontakizun generazional bat, nolabaiteko historia natural bat osatu du Igerabidek, ohi duen gisan pasarte mamitsu, gogoeta hedatzaile, prosa ezin gozoagoz betea.
Desberdinen kluba
Cati Baur
Martin, Edwige, Erwan eta Fredek bazekiten egunen batean gertatuko zela. Eta hara non lauren arteko adeitsuena jipoitu duten kalean. Nork? Zergatik? Bidegabekeria horrek barru-barrutik ukitu ditu eta, amorruak bultzatuta, neurriak hartu dituzte, neurri benetan bitxiak.
+14 urte (beltza)
Txangoan txiripaz
Josephine Mark
Egun arrunt bat basoan. Margari satorra erizaina da, eta gaixo guztiak xiringa sartzeko zain dauzka kontsultan. Bat-batean, ehiztari bat agertuko da handik eta hemendik tiroak jotzen. Txiripaz, eta zorionez, untxitxo bat zainetik hartzen ari den sueroaren pertxak desbideratu egingo du zuzen-zuzenean otso baten bularrera zihoan tiroetako bat. Otsoen kodeak argi eta garbi dio: otsoak zaindu eta babestu egin behar du bizia salbatu dion hori. Beraz, otsoak untxitxoa hartu eta ihesean aterako dira basoan barrena. Hasiera baino ez da hori.
+12 urte (horia)
Marrubizko uda
Karmele Mitxelena
Maitek askotan pentsatzen du bere familia ez dela normala, etxean ez baitituzte, antza gaua normalak egiten. Oporretan esaterako, bere Berlingo urdinera igo, karabana zahar bati tiraka, herri galdu bateko kanpin batera joate besterik ez zaie gurasoei bururatu. Hori gutxi balitz, aita eta ama, iritsi orduko, txakurra eta katua bezala hasi dira. Banatzekotan daude. Maite halabeharrez dago gogotxartuta. Ustekabean, ordea, lagunak egingo ditu, eta bere egoera ez zaio horren aldrabesa irudituko.
+8 urte (berdea)
Chitty Chitty Bang Bang
Peter Bentley
Pottarren aita asmatzaile berezia da eta auto zahar bat konpondu du, Chitty-Chitty-Bang-Bang deitu diote arrankatzerakoan egiten dituen zaratengatik. Autoak ezusteko gaitasunak erakutsiko ditu, hala nola hegan egitea eta nabigatzea. Ibilgailu zoragarri honen barruan Pott familiak abentura sinestezinak biziko dituzte eta haren laguntzarekin lapur talde baten planak zapuztuko dituzte. Etengabeko bilaketa eta hurbilen ditugunenganako eskuzabaltasuna ardatz dituen istorioa.
+5 urte (gorria)
Honela ala bestela?
María Pascual de la Torre
Neska-mutikoek eguneroko zereginei ekiteko modurik original eta dibertigarriena aukeratzen dute askotan, nahiz eta modu hori ez izan beti praktikoena edo gomendagarriena. “Honela ala bestela?” liburuan gauzak egiteko beste modurik badagoela deskubrituko duzu. Parte hartzera gonbidatzen duen proposamen transgresorea da honakoa, eta txikiek eta handiek ere beren burua ederki islaturik ikusiko dute.
0-5 urtekoak (urdina)