El silencio más noble
Susana Lopez Perez
«El silencio más noble» nos cuenta la historia de tres mujeres nacidas a principios del siglo XX: Lucía, una joven vasca de origen humilde; Elvira, una inmigrante burgalesa que se traslada a Bilbao para trabajar; y Renata, una bella italiana de padre gallego. Son mujeres normales, amas de casa, sencillas madres de familia que tienen en común el coraje para hacer frente a las adversidades.
La ciudad de vapor
Carlos Ruiz Zafón
«Puedo conjurar rostros de chiquillos del barrio de la Ribera con los que a veces jugaba o peleaba en la calle, pero ninguno que quisiera rescatar del país de la indiferencia. Ninguno excepto el de Blanca.»
Esanezinak
Garbiñe Ubeda
Segada madarikatu hartan hiru lagun hiltzen ikusi izanaren gainetik, baita telefonoz egindako mehatxuaren edo Martinek eragindako oinazearen gainetik ere, Kilopondioren malko itoek zulatu zioten barrena Larraitzi. Udako oporrak amaituta, Nizako aldiriak uzteko garaia iritsi zaionean, distantziaren aitzakian bazterrera utzitako gai horiei denei heldu beharko die, baldin eta aurrera egingo badu. Oroitzapenek jarriko dute egiara bidean, eta etxera iritsitakoan egingo dituen peskizek puzzlearen azken pieza aurkitzen lagunduko diote.
Liburutegi hauetan
Ane
Alaine Agirre
Institutua bukatu berri du Anek, eta iritsi da, azkenean, zer egin erabakitzeko ordua. Gurasoek berarentzat nahi dituzten ikasketei ekin die, baina ez du bere burua hor ikusten. Eta ez dauka B planik. Hala ere, aurrera egingo du Anek bere bidea topatu nahian, eta barruan dauzkan galderei erantzuten joango da bizi dituen esperientzien bitartez, ezagutzen duen jendearengandik ikasiz.
Beldurrari, ziurgabetasunari, konbentzioei aurre egingo die eleberri honetako protagonistak ausardiaz, erabakimenez eta nortasunez. Eta bere burua eraikiko du, collage batean nola, gustatzen ez zaizkion piezak albo batera utzi eta txataltxo berriak hartuz adiskidetasunetik, hausnarketetatik zein bizipenetatik.
+ 14 urte (beltza)
Egun gorriak
Esti Vivanco
Izar eta Ekhi hamabi urteko neba-arreba bikiak dira. Nahiz eta biek futbola maite duten, familiako kide batzuek tratu desberdina ematen diete. Horrez gain, Izar nerabezaroan sartuta dago bete-betean, eta bere gorputza zeharo aldatzen ari da. Izar bidean topatzen dituen oztopo guztiak gainditzen saiatuko da.
+ 9 urte (berdea)
Untxiño laguntzaile aparta
John Bond
Untxamak oso gutun garrantzitsu bat idatzi du. Nahi al duzu laguntzea? Botako al dut gutuna postontzira? Untxiño kontu handiz ibiliko da: ez dio autobusak ihes egingo, ez du gutuna galduko, eta jakina, ez da berandu iritsiko.
Untxiño ausartaren beste abentura bat.
+ 1 urte (urdina)
Ikusezin
Eloy Moreno
"Arazoa baita ez nintzela inoiz gauza izan boterea ondo kontrolatzeko: batzuetan, ikusezin izateko gogo gehien nuenean ikusten ninduen jende gehiagok; beste batzuetan, mundu guztiak ikustea nahi nuenean erabakitzen zuen nire gorputzak desagertzea"
Hunkigarria, zirraragarria, berezia... Nobela honek haur baten begietatik kontatzen digu gutako edonorena izan litekeen historia.
+ 14 urte (beltza)
Siberiako neskatila ausarta
Iñaki Zubeldia
Saglana, bost urteko neskatila, Siberiako etxalde bakarti batean bizi da aitona-amonekin. Aitona itsuak Siberiako abestiak eta ohiturak erakutsi dizkio. Eta animalia basatiak, hartzak eta otsoak, mantsotzen. Amonak zaldi gainean ibiltzen, eta animaliak gobernatzen. Gau batean amona konorterik gabe aurkituko du sukaldean. Zer egin hura salbatzeko...? Barruan dauzkazu neskatilaren abenturak.
+ 7 urte (gorria)
Itsas azpiko sekretua
Lur Gallastegi
Udako lehen egun horietako batean, Intza, bainujantzia bilatzen ari dela, zintzilikario zahar bat aurkitzen du etxean, ez daki ordea zintzilikario horrek zer motatako abenturak bizitzera eramango duen. Lagun arteko uda hau betiko gogoratuko dute Intzak eta bere lagunek, hori ziur. Ondarretako hondartzaren uretan murgilduta galduko du zintzilikarioa, bertan ur azpiko jauregi bat topatuz; eta, hasiera batean jauregia zena agian beste eraikin mota bat ote den ikertu beharko dute…
+ 9 urte (berdea)
Turista klasea
Kattalin Miner
Esnatu, gosaldu, jantzi, motxila, paketea eta nortasun agiria hartu, Hendaiara joan, Pariserako trenari itxaron. Baliteke gaurkoa izatea azken bisita. Eta oraindik ez zaizkio natural ateratzen talegoa bezalako hitzak. Batzuetan fribolo samarrak iruditzen zaizkio haien arteko elkarrizketak, ez dutelako politikaz hitz egiten, baizik eta pelikulez, liburuez, ametsez. Barre egiten dute, elkar babesten dute.