Liburuak

Será larga la noche

Será larga la noche

Santiago Gamboa

Un niño es testigo de un brutal enfrentamiento en una carretera perdida en el departamento del Cauca, en Colombia. Nadie en el pueblo más cercano dice haber oído nada, pero una denuncia anónima del hecho llega a manos del fiscal Jutsiñamuy, en Bogotá. Será larga la noche es una historia vertiginosa salpicada de notables momentos de humor y de dolor; una novela que descubre la desigualdad y la violencia que no dan tregua en Colombia.

 Liburutegi hauetan

 

Susmaezinak

Susmaezinak

Itxaro borda

Aurreko mendeko laurogeiko hamarkadan gaude. Hemerotekan-eta berunezko urtetzat ezagutzen diren haietan. Iparraldean, ETAko iheslari errefuxiatuek aterpe bilatzen dute, eta hori baino gehiago ere bai. Hegoaldetik ihesi joandakoez gain, Iparraldeko militanteak ere badira erakundearen sareetan, baita hainbat komando aktibotan ere. Horien artean, luzaroan ibiltari aritutako komando bateko kideak dira eleberriaren protagonista nagusiak.

 Liburutegi hauetan

  

Emakumeak

Emakumeak

Eduardo Galeano

Eduardo Galeano desjabetuen historiaren kontalaritzat har daiteke. Oraingoan, izenburuak dioen bezala, bi aldiz ezabatutako horien ahotsa dakar, emakumeak baitira kontakizun bilduma honen muin eta bizkarrezurra. Batetik, jardun publikoa egin duten emakumeak jasotzen dira liburuan, Rosa Luxemburg, Rigoberta Menchu eta Frida Kahlo esaterako

 Liburutegi hauetan

Pape Niang: hasiera berri bat

Pape Niang: hasiera berri bat

Mikel Garcia Idiakez

"Duela hamaika urte Senegaldik atera nintzenean, ez nuen uste beltza izate hutsa kondena izango zenik nire herrialdeko muga gurutzatu bezain pronto, hainbeste umiliazio jasan beharko nituenik, paradisurako odiseak Madou laguna eta biok bananduko gintuenik, Mediterraneo itsaso erdian pateraren motorrak huts egingo zigunik. Ez nuen imajinatu Afrikan jaiotzeak Europan ilegal bihurtuko ninduenik, gizonkote bilbotar bati erantzun beharko nionik oihaneko jendeak edukazio hobea duela berak baino.

+ 14 urte (beltza)

Liburutegi hauetan

Miñan

Miñan

Amets Arzallus Antia, Ibrahima Balde

Ibrahima kamioi batean zebilen aprendiz Ginean, egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea. Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko. Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da eta, beraz, unibertsala. Eta kontatzeak hori azpimarratzen du. Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da nobela hau, hark ahoz eta Amets Arzallus Antiak letraz idatzia.

 Liburutegi hauetan  

 Ikus gehiago

 

La mansión de los chocolates

La mansión de los chocolates

Maria Nikolai

Stuttgart, 1903. Como hija de un próspero fabricante de chocolate, no parece que el futuro de Judith Rothmann vaya a estar sometido a muchos sobresaltos. Lo que se espera de ella es un buen matrimonio e hijos que aseguren la continuidad familiar. Pero las previsiones son engañosas y el destino, imprevisible. La aspiración de Judith es tener un rol importante en la compañía, y casarse sin estar enamorada no entra en sus planes.

 Liburutegi hauetan

 

Auschwitzeko tatuatzailea

Auschwitzeko tatuatzailea

Heather Morris

Lale Sokolov tatuatzaile lanetan ari zen Auschwitz-Birkenaun. Zenbaki bana tatuatzen zien bera bezala suntsigai sartzen zirenei. Egun batean, tatuatzeko txandaren zain zegoen neska bat ikusi zuen, Gita, dardar batean, izuak goitik behera hartuta. Laleren bihotza maitasunez goritu zen instantean, eta erabaki irmoa hartu zuen: infernu hartatik biek bizirik atera behar zuten. 

 Liburutegi hauetan

 

 

Las madres no

Las madres no

Katixa Agirre

Una madre mata a sus gemelos. Otra mujer, la narradora y protagonista de esta historia, está a punto de dar a luz. Es escritora, y se da cuenta de que conoce a la autora del infanticidio. Su obsesión se dispara. Pide una excedencia pero no para criar, sino para crear. Para investigar y escribir sobre la verdad oculta tras el crimen.

 Liburutegi hauetan

Txipiroiak bere beltzean

Txipiroiak bere beltzean

Rafa Egiguren

Japonian misiotan dela antzerki zuzendari batekin pilota apustua egiten duen jesuita; Donostiako Alde Zaharrean Pintxo Tasting Tour batean dabilen bitartean molotov koktelak hegan ikusten dituen kataluniarra; 36ko gerraostean, ezkonbidaia Santoñan preso duten senidea bisitatzeko baliatzen duen bikotea; Euskal Herriko etxe baten eta jabearen bilakaera kontatzen dituen xurgagailu japoniarra; antolakunde klandestino batean, bikotekidearen kontrako ildoa aukeratzen duen militantea; XVI. mendeko Txinako nobela batetik ateratzen den pertsonaia, donostiar baten desioa betetzeko... Askotarikoak dira ipuinotako protagonistak eta gaiak.

 Liburutegi hauetan

 

 

Los diarios de Cereza

Los diarios de Cereza

Joris Chamblain eta Aurélie Neyret

Idazlea izatea amesten duen 10 urteko neskatila da Cereza, «Los diarios de Cereza» bildumako protagonista. Komiki-liburu hauek arrakasta handia izan dute Frantzian, eta hemen ere oso gustura irakurtzen diren istorioak dira.

 +8 urte (berdea)

 Liburutegi hauetan